XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haurrek jakin dezatela zertan ari behar duten, eta zein denboratan.

Badira kriterio honen jarraitzaile direnak.

Gaur egun oso aipatua dugu elkargo-hezitzaile delakoa.

Talde honetan guztiak dira partekide edo jokalari antzera harturik: IRAKASLEAK, GURASOAK, IKASLEAK.

Kriterio honen jarraitzaileek, araua denen artean egin behar litzatekeela esaten dute.

Behar diren oinarriak ezarririk; baina hondoan denak izanen lirateke guztiaren arduradun.

Kriterioa ez da txarra; baina badu bere eragozpenik.

Oraingoz, ez gara horretan sartuko.

Bada beste erizpide bat ere hor; erizpide egingarriagoa; baina oraindik praktikara eraman ez dena, nik dakidala behintzat.

Kriterio honen jarraitzaileek, araua egiterakoan, ikasleek parte har dezatela, proposatzen dute.

Esan dut, nik dakidala, ez dela oraino praktikan ezarri.

Kriterio hau praktikara eramatea, litekeena da; baina salbuespen hau adierazi behar dut.

Ikasleen artean zentzudunenak, arduradunenak, egizaleenak, gailenenak aukeratuaz gero arau kolektiboa egin errazagoa litzateke; bestela, nekezagoa eta elementu galgarria izanen litzateke.